2025ean Eguesibarren jarduera ekonomiko berria ezartzeko laguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak.
Diruz lagundu daitezkeen xedea eta kontzeptuakOinarri hauen xedea da 2026. urtean Eguesibarren jarduera ekonomiko berria ezartzea sustatzeko dirulaguntzak arautzea.Ondorio horietarako, diruz lagundu daitezkeen kontzeptuak izango dira 2026an Eguesibarren jarduera ekonomiko berria ezartzeko lokalak eraberritu, alokatu eta/edo erosteko gastuak, oinarri hauetan ezarritakoaren arabera.Laguntza ekonomikoetan sartuko dira, halaber, alokairuarekin batera erosteko aukera ematen duten kasuak, aurrerago ezarritako bateraezintasun-araubidea alde batera utzi gabe.Nolanahi ere, lokalen errentamendu-harremana edo jabetza-eskuratzea eskritura publikoan formalizatu beharko da, edo, alokairuaren kasuan, agiri pribatuan.Oinarri hauen ondorio guztietarako, errenta ez bada ezartzen hileko aldiei dagokienez, dagokion hainbanaketa edo hileko proportzioa lortuko da.Dokumentazioa, izapidetzea eta ordainketaEskabidea horretarako prestatutako dokumentuan egingo da, eta honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:a) Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duen agiria.b) Helburu bererako lortutako edo eskatutako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak jasotzen dituen aitorpena, edo, hala badagokio, eskatu ez izanaren berariazko adierazpena. Halaber, minimis erregimenari atxikita dauden adieraziko da (I. eranskina).c) Erantzukizunpeko adierazpena (II. eranskina)d) Enpresa-proiektuaren memoria laburra (III. eranskina)e) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera. (IV. eranskina)f) Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria.g) Gizarte Segurantzan alta emanda dagoela egiaztatzen duen agiria edo lanpostua dagoela justifikatzen duen lan-kontratua.h) Alokairu-kontratua edo salerosketa-eskritura.i) Alokairua edo erosketa ordaindu izanaren egiaztagiria.j) Hala badagokio, sozietatea eratzeko akta.k) Hala badagokio, lokala eraberritzeko edo egokitzeko proiektua eta memoria, egindako jardueren aurrekontu xehatua eta xehetasuna, argazkiak eta guzti.l) Hala badagokio, deialdi honetan onartutako obren fakturak eta ordainagiriak.m) Hala badagokio, langileen izenen zerrenda (RNT) edo enpresako langile-kopuruari buruzko erantzukizunpeko adierazpena (VI. eranskina).