1.- Diziplinako neurriak hartuko dira agiri honetan adierazitako datuak zehatzak ez badira, faltsuak badira edo funtsezko datuak eman ez badira, obrak egiteko edo jarduteko lizentziarik ez badago, beharrezkoa den kasuetan, edo bertako baldintzak ez badira betetzen; eta jarduera bertan behera uztea ere ekar lezake.
2.- Deskribatutako jarduera soilik gauzatu ahal izango da. Udaleko ikuskatzaileak jabetzen badira jarduera jakinarazitako jarduera prozeduraren aplikazio eremutik kanpo dagoela, eta orobat aitortutako datuak zehatzak ez badira edo faltsuak badira, ulertuko da jarduerak lizentziarik ez duela, eta horrek jarduera etetea ekar lezake eta bidezko erantzukizunak eskatzea.
3.- Jakinarazpen honek ez du baimenik ematen jabari publikoa okupatzeko, ezta bertan elementu osagarriak jartzeko ere.
4.- Udaleko langileei jardueraren establezimendurako sarbidea emango zaie, ikuskapena egiteko.
5.- Jarduera jakin honen arloan aplikagarri diren indarreko xedapen guztiak beteko dira.
Adierazpen honen ondorioz ematen diren administrazio zerbitzu guztiei jarduera eta instalazioen inguruko zerbitzuak egiteagatik eta lokalak ireki eta jartzeagatik dagokien tasa aplikatuko zaie.
Sinatzen duenak JAKINARAZTEN DU adierazpen honetan zehazten den sailkatu gabeko jarduera ireki edo abiatuko duela, eta hura aplikagarri zaion araudiari lotzen zaiola. Halaber, adierazten du adierazpen honetan biltzen diren baldintzak onartzen dituela.