Xedea
–Udalari katastroko ondasun baten titularra aldatu dela jakinaraztea (salerosketa, herentzia, dohaintza, jabekidetza desegitea, besteak beste)
Nork egin dezake izapidea?
– Ondasuna eskuratzen duen/duten pertsona edo pertsonak. Eskualdatzaileak ere egin ahal izango du aitorpena.
Nola egin daiteke izapidea? / Aurkeztu beharreko agiriak
–Jabetza berria egiaztatzen duen agiria: eskritura publikoa, epai judiziala.
–Eskuratzaileen NAN/AIZ.
-Eskatzailea ez bada eskualdatzailea edo eskuratzailea, eskuratzailearen edo eskuratzaileen baimena ere aurkeztu beharko du.
Nola eta noiz ebazten da?
– Aldaketek eragina izango dute lurralde-ekarpenean, aldaketa sortzen duen dokumentuaren dataren hurrengo ekitaldian.
Araudia
– 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa (36. NAO, 95/3/20koa). – 12/2006 Foru Legea, azaroaren 21ekoa, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzkoa (141. NAO, 2006ko azaroaren 24koa, zuzenketa). 2007/03/23ko NAO akatsak).