Bete beharreko baldintzak
a) Eguesibarko Udaleko funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izatea, D mailakoa.
b) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.
c) Nafarroako Administrazio Publikoetan bost urteko zerbitzuak egiazki egin dituela frogatzea.
d) Batxilergoko titulua, bigarren mailako Lanbide Heziketakoa edo baliokideren bat izatea.
Titulazioaren baldintzaren ordez, Nafarroako administrazio publikoetan zortzi urtez egiazki lan egin duela frogatzen duen agiria aurkezten ahalko da.
Baldintza horiek eskabideak aurkeztean egiaztatu beharko dira.