Eguesibarko Udalak jakinarazten du honako berrikuntza hauek ezarri direla kontzejuetan erroldatutako pertsonentzako eskaeraren araberako taxi-zerbitzuan:
✓ Ticketak saltzeko sistema desagertu da.
✓ Zerbitzua erabili nahi duten pertsonek aldez aurretik izena eman beharko dute, datu pertsonalak Teletaxi elkarteari lagatzeko baimen-inprimakia betez eta sinatuz. Datu horiek zerbitzua kudeatzeko eta kontrolatzeko erabiliko dira soilik.
✓ Izena emateko bideak honako hauek izango dira:
· Udalaren Egoitza Elektronikoaren bidez: https://sedeelectronica.valledeegues.es/carpetaciudadana/tramite.aspx?idtramite=10821
· Aurrez aurre, Herritarrentzako Arreta Bulegoan.
✓ Izena ematen dutenen zerrenda ostiralero eguneratuko da, eta hurrengo astelehenetik aurrera izango du eragina. Zerbitzua 2026/06/08tik aurrera egongo da indarrean.
✓ 14 urtetik beherako pertsonek pertsona heldu batek lagunduta bidaiatu beharko dute.
✓ Pertsona erabiltzaile bakoitzak zuzenean ordainduko dio taxilariari 2 euro ibilbide bakoitzeko.
✓ Edozein kontsulta edo argibidetarako, interesdunek Udaleko Herritarrentzako Arreta Bulegora jo ahal izango dute.
· Teletaxirekin harremanetan jarri, gutxienez, ordu erdi lehenago.
· Telefonoak: 948 232 300 / 948 351 335
· Adierazi Eguesibarko Udalak Badostáin, Alzuza, Ardanaz, Azpa, Echalaz, Egüés, Elcano, Elía, Eransus, Ibiricu, Sagaseta edo Ustárroz herrietan erroldatutako pertsonentzat ematen duen zerbitzuan izena emandako pertsona erabiltzaileak direla.
· Zerbitzua dagoeneko ezarrita dauden ordutegi eta helmugetako baterako eskatu beharko da, eranskinean jasotakoaren arabera, eta erreserbatzen den plaza-kopurua adierazi beharko da.