Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.Parte hartzeko eskaera eta tasaren ordainketa izango dira egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharreko agiriak.Deialdian sustapen-txandaren bidez parte hartzea eskatzen duten izangaiek, Eguesibarreko Udala ez den beste Nafarroako Administrazio publiko bateko langile finkoak badira, deialdi honetako 2.2 atalean adierazitako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko dute eskabidearekin batera.Ezgaitasun aitortua duten izangaiek ezgaitasun hori egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.Sustapen-txandako izangaientzako berariazko betekizunak.Txanda honetako izangaiek, aurreko atalean adierazitako baldintzez gain, honako hauek ere bete beharko dituzte:a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, eta borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea, salbu eta borondatezko eszedentzian dagoen pertsona Eguesibarreko Udalean beste lanpostu finko edo aldi baterako batean zerbitzuak ematen ari denean.b) Deitutako lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasuna aitortua izatea, Nafarroako polizia-kidegoetan izan ezik, kidego horietan zortzi urtez lan egin behar izan baitute.