Xedea
– Udalari ondasun baten eskualdaketaren berri ematea (salerosketa, jaraunspena, dohaintza, jabekidetza desegitea, besteak beste), Hiri Izaerako Lursailen Balio Gehikuntzaren gaineko zerga likidatu dezan.
– Zergatik salbuetsita daude, besteak beste, ezkontideek ezkontza-sozietateari egindako ondasun-ekarpenak, eta aurreko, ondorengo eta ezkontideen artean egindako edozein ondasun-mota oinordetza, legatu, dotazio, dohaintza edo doako beste edozein tituluren bidez eskualdatzea.
Nork egin dezake izapidea?
– AITORTZERA BEHARTUA:
Irabazizko eskualdaketak: eskuratzailea.
Kostu bidezko eskualdaketak: eskualdatzaileak, subjektu pasibo gisa. Salbuespenak:
a. Eskualdatzailea Espainian bizi ez den pertsona fisikoa denean: eskuratzailea zergadunaren ordezkoa izango da eta, beraz, zerga ordaindu beharko du.
b. Hipoteka-zordunek egindako eskualdaketak (prozedura judizialean, salmenta estrajudizialean, ordainean ematean eta finantza-erakunde hartzekodunaren, higiezinen filialen edo aktiboak kudeatzeko sozietateen alde egindako gainerako eskualdaketetan), ohiko etxebizitza eskualdatzen bada, betiere hura bada titulartasuneko etxebizitza bakarra, eta ohiko etxebizitza ez den beste ondasun batzuen eskualdaketetan, betiere konkurtso-prozedura baten esparruan hipoteka-betearazpenaren ondorioz, erakunde edo pertsona hori zergadunaren ordezkotzat hartuko da, eta zerga ordaindu beharko du.
-KOMUNIKATZERA BEHARTUA:
Dohaintza-emaileak, dohaintzetan, eta eskuratzaileak, kostu bidezko eskualdaketetan, higiezinen eskualdaketaren berri eman beharko diote Udalari, nahiz eta zerga ordaintzera behartuta ez egon.
Nola egin daiteke izapidea? / Aurkeztu beharreko agiriak
-Ezarpena sorrarazi duen egintza, egitate edo kontratuaren jatorrizko agiria (eskritura publikoa, kontratu pribatua, agiri judiziala eta mortis causa eskualdaketetan, jaraunspena onartzeko eskritura edo, hala badagokio, jaraunspena onartzeko agiri pribatua, testamentua eta horren fotokopia, azken nahien adierazpenaren kopia edo jaraunsleen adierazpen judiziala eta heriotza-ziurtagiria).
-Aurkezlea ez bada behartua, bere NANa eta obligaziodunaren NAN edo IFKren fotokopia edo obligaziodunak bere ordezkariari baimena ematen dion dokumentua aurkeztu behar ditu.
- Eskualdatutako ondasunaren eskuratze-dokumentazioa, ZERGARI EZ ATXIKITZEKO eskatzen bada lurraren balio-gehikuntzarik ez dagoelako, edo zerga-oinarriaren kalkulua eskatzen bada lurraren eskuratze- eta eskualdatze-balio errealen arteko diferentziagatik, HLFLren 175.7 artikuluaren arabera kalkulatutako zerga-oinarriaren ordez.
Nola eta noiz ebazten da?
Likidazioak subjektu pasiboari jakinaraziko zaizkio, ordainketa egiteko jarraibideekin batera (30 egun likidazioa jakinarazten denetik)
Araudia
2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa (NAO, 36. zk., 95/3/20koa), 172. artikulutik 177. artikulura (abenduaren 28ko 29/2016 Foru Legeak eta 2017ko abenduaren 30eko 19/2017 Foru Legeak aldatuak).