Ordutegiak eta egun baliogabeak

Egun baliogabeen egutegia administrazio-prozeduren izapidean zehaztutako epeetara mugatzeko balio duen dokumentu bat da.

Lan-egutegi ofizialaren arabera egiten da, egun baliogabeak zehaztuta esparru bakoitzean (estatuko administrazioa, autonomikoa edo tokikoa).

Egunetan zehaztutako epeei dagokienez, egun guztiak dira baliodunak, igandeak eta jaiegunak izan ezik. Kontuan hartu behar da larunbatak egun baliogabetzat jotzen direla epeak zenbatzean, 39/2015 Legea indarrean hasi zenetik, hau da, 2016ko urriaren 2tik.

Larunbat eta igandeez gain, baliogabetzat jotzen baitira, ondoko hauek ere baliogabeak dira udal honetan 2022. urtean:

Data Arrazoia
Urtarrilaren 1a Urteberri eguna
Urtarrilaren 6a Jaunaren Epifania eta gero.
Apirilaren 14a Ostegun Santua
Apirilaren 15a Ostiral Santua
Apirilaren 18a Pazko biharamuna
Maiatzaren 1a Langileen eguna
Uztailaren 7a Herriko jaia
Uztailaren 25a Santiago Apostolua
Abuztuaren 15a Ama Birjinaren Jasokundea
Urriaren 12a Espainiaren Jai Nazionala
Azaroaren 1a Santu guztien eguna
Abenduaren 30 San Frantzisko Xabierkoa
Abenduaren 6a Konstituzionaren eguna
Abenduaren 8a Andre Maria Sortzez Garbia
Abenuaren 25a Eguberri

*Urtarrilaren 7a, uztailaren 6a eta 8a, urriaren 31a eta abenduaren 7a ez dira lanegunak izanen.

Era berean, 2022an epeak zenbatzeko, honako hauek egun baliogabeak izanen dira: larunbatak, igandeak eta udal bulegoetarako ezarri diren festa egunak.

Erregistro Orokorra 08:30etik 14:30era arte egonen da irekita, astelehenetik ostiralera, jendea hartzeko.