- Google Chrome nabigatzailearen azken bertsioa instalaturik izan.
- Mozilla Firefox nabigatzailearen azken bertsioa instalaturik izan.
- Google Chrome nabigatzailea erabiltzeko gomendatzen da, Internet Explorer nabigatzailearen aldean. Chrome eta Explorer nabigatzaileek ziurtagirien biltegi bera partekatzen dute. Bestalde, azken garai honetan Internet Explorer nabigatzaileak arazoak ematen omen ditu.
- Ziurtagiri elektronikoaren egoera egiaztatu. https://www.sede.fnmt.gob.es/certificados/persona-fisica/verificar-estado/solicitar-verificacion
Jarraibide hauek kontuan harturik ere, ezin da ziurtatu eginen diren eragiketek behar bezala funtzionatuko dutela, beste arrazoi batzuk egoten ahal baitira egin beharreko kudeaketa arrakastaz burutu ez dadin.